lunes, 4 de abril de 2011

KORRIKA 17

      Aurtengo korrika ere iritsi da!! Prest ahal zaudete hankak astindu eta ibilbidea egiteko?? Ba jakin ezazue Gasteiztik apirilak 14ean igarotzen dela!! Baina zuek ikasleok korrika txikia ere izango duzue eskolan, beraz, parte harte hartu eta badakizu MAITATU, IKASI, ARI... EUSKALAKARI!!

Hemen daukazue ibilbidea!

     Korrika Trebiñun hasiko da apirilaren 7an (osteguna), 17:30ean.
Hiriburuetako ordutegiak:
 IRUÑEA, apirilak 8 (ostirala), 19:00.
 BAIONA, apirilak 11 (astelehena), 22:40.
 MAULE, apirilak 12 (asteartea) 08:30.
 DONIBANE GARAZI, apirilak 12 (asteartea), 12:50.
 GASTEIZ, apirilak 14 (osteguna), 18:00.
 BILBO, apirilak 15 (ostirala), 16:45.

 DONOSTIAn apirilaren 17an (igandea) egingo ditu azken kilometroak Korrika 17k. Euskararen aldeko lasterketa 9:30ean sartuko da Donostiako kaleetan eta 13:00etan ekitaldia egingo da (goizetik gauera ikuskizunak egongo dira: Euskalaketa lehiaketaren finala, kontzertuak, umeentzako ekintzak, besteak beste).

Izarrako korrika txiki eguna girotzeko...ikasi ondo-ondo aurtengo abestia!


No hay comentarios:

Publicar un comentario